 |
BOSTKARREN IPUIÑA
Ugazab'andra eragin-gillegia, eta neskatilla otsein ollar-iltzallak
Etxe bateko andrea
zan bada guztiz kirmena
begiratua ta mena:
berba baten egillea.
Erabillen ak etxea
larregiz ondo aitua:
bearrean tzan urtua:
eta otseinak lanerako
ollarrak jo ordurako
egiten eutsen oiua.
Neskatillak gogaiturik
orren gox jagi bearrez
diñoe erdi asarrez
Zer; ta loa erditurik
ta bein ez bein osoturik
beti geuk jagi bearko?
Au ta, nok aturetako?
Ez bada: guzurra, abarra;
ilgo jonagu ollarra
bai, bai geure bakerako:
Esan ta egin, ilten dabe
ta iñok ez igarteko
luki gaistoa jateko
egingo jakala jabe
zabalduta, ollar gabe
andra ori da gelditu
Neskak pozak artu ditu
lo ta lo egitekoan.
Alperrik neskak: sasoan
andrea oi don igitu.
Ugazab'andreak bada
zelan eztaukan ollarrik
amaiketan bagarik
ta goixago bear bada:
Mari, diño, ta txagada
ordu da: ea ta jagi
nagi zagoze, ta nagi,
al zagoze izerditan?
Dei eginda, lau orritan
jagiko bearko don, Mari.
Aror bada otseintxuak
on ekarri bearrea
buruari, kaltepean
parau dituez buruak.
Zeinbati onrak, diruak
osasuna izateko
eginak! ai! okerreko
guztiak deutsez lortuak!
Zuk gazatxu arazuak
munduan ondo egoteko.
|
 |