www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fábulas en dialecto vizcaino
Juan Mateo Zabala
(-1840), 1907

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fábulas en dialecto vizcaino, Juan Mateo Zabala (Angel Zelaietaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN IPUIÑA

Azuarra ta luki miñ-artua

 

Bein azeria

plaust jausi zan

sasi ganetik

egitean.

Jausteko orduan

eutsan eutsi

ango azuar

gogor bati.

Ta miñ arturik

biraoka

asi zan, asi,

Kristok oba.

Zein azan gaisto,

zital txarra!

Bere esturan

ire eskua.

Ta bein eskatu

jakanari

euk, txar, urratu

ta erazi.

Arren ta nillak

orain, beti

eroongo al abe

an ta guzti.

Arantzak barriz

bake batez

erantzun deutse

berba onez:

Ez, ez arrenik

niri egin:

ik dok errua

ein baiak min.

Ik aitu bear

endun ondo

nori oratu

ez jausteko.

 

Onik ezingo

bategana

baoa, ona

eskatzera.

Nok dok errua

ezpada euk?

Ezer errurik

ez jaukat neuk....

 

aurrekoa hurrengoa