www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fábulas en dialecto vizcaino
Juan Mateo Zabala
(-1840), 1907

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fábulas en dialecto vizcaino, Juan Mateo Zabala (Angel Zelaietaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

OGETA SEIGARREN IPUIÑA

Ollar bi pelaskatuak ta gudatuak, geiago egina ta azpiratua

 

        Ollar bik

        alkarri

ekin eutsen gogorto:

        batak ta

        bestea

zurrau eban galanto.

        Goitua

        gaixoa

sartu zan ezkutuan;

        ganetsuk

        kurrukuk

egin orma ganean.

        Baia, ah!

        saiea

goitik etorri egaz,

        t'arturik

        erpakin

eroan eban beragaz.

        Orduan

        legian

lotu zan agintari,

        eroanez

        len auspez

zuloan zarra jarri.

        Arroak

        be-joak

izango lurreraiño;

        umillak

        gorauak.

Fedeak alan diño.

 

aurrekoa hurrengoa