 |
AMARGARREN IPUIÑA
Asto iru jabe bata baño bestea deungagoak izana
Astoak eban jabetzat
atxulari esku-eutsia
ta eguneko janaria
urri da astoarentzat.
Nai leuke onek beretzat
jango dabena ugari
baia geure atxurlari
orrek ezteutso emoten:
ta orregaitik eroaten
dau gosea ondo sarri.
Ai, ai, diño ugazabak
naiaukak beti ni gosez
asazkaldi on bat pozez,
niri nox elduko jadak?
Ai ta ene gosekadak!
Nik janez au bajaroat
laster egin bear joat
emengo egotaldia.
Jabe esku-ugaria,
nik bein izango etxoat?
Gero jabeak, salduten
deutso lapiko-ginari.
Au barriz zan emolari
txarra: eta ez da urten
lazeritik, ez kenduten
astoak gose bizia
bestetik ortuaria
iños ostu eroiana,
eztauko, ez, orain jana
ezta aza baten orria.
Orregaitik astotxua
ebilen beti ta beti
nos onen agindupeti
aterakoan burua
ta ez bizi ain artua.
Salduten dau zorionez
edo obeto adinonez
ta, zelango jabeari?
Narrugin atsituari
nor ilgo eztan emonez.
Narru gordinen azpian
edo ondurikoen pean
egunean egunean
dabil joan etorrian
gosez edo jan gitxian:
ta bildurrez dagoala
nos berari bere azala
kenduko deustan bizirik:
orregaitik erdi ilik
ta ikaraz bizi dala.
Gerora, au esan eban
kontu onak aterarik,
ez beste ugazabarik:
ze banajoak onelan
txar bat itzi banajeban,
besteagaz nok deungago.
Bakotxa txit ondo dago
Jaunak jarriko tokian
agan burua itzian
izango dau obeago.
|
 |