AMASEIGARREN IPUIÑA
Madrilgo itsu barri zabaltzaillak
Zan une baten gerra tin itzal bat
Españarrakaz Frantzesen artean
ta ilten eben gizon makina bat
alkartutean.
Izan tzan bada gere malpekadu,
Irun aldean ataka eskergea:
biok il asko baita asko galdu
batak bestea.
Madrilgo kale, plaza, basterretan
ebiltzan gero bertako itsuak
paperak saltzen eta zabaletan
geuk eginduak.
Dedarrez bada eta turrunt zarrai
ots eraginik, ziñoen itsuak:
Bai: Espaiñarrak deutsez Frantziarrai
eio buruak.
Bagilearen ogei garrenean
or Irunetik zertxubait arago
bitzuok ekin eusten, geu ginean
izan geiago.
Lau milla gizon lurrean etxunik
gelditu jakez eta bost millari
oratu deutse gureak eta artunik
onantz ekarri.
Bertan egoan gizon azartuak
dirautso: Itsu, eta guretarik
zeinbat il dozak? ta , zeinbat artuak?
Arren esagik.
Erantzun eutsan geure itsu orrek:
ori Madrilen eztok esan bear
Parisko itsuak ebatziko joek
artez, nai zear.
Zerbait egiten gaituezan berbak
or darabilguz beti gora bera;
barriz txikitzn gaituen besteak
ez bein atera.
|