BIGARREN IPUIÑA
Zaldi arroa ta asto apala
Zaldi arroa bitxiz ta zirarrez
tint apaindua jabea ganean
eukala joian ibilte galantez
bere bidean.
Onen betea daroa burua,
baita an dago buru eretxia
ze zabal dala... datorko estua
bide guztia
Astoa barriz azur uts, goseti,
buruz beerarik arrañen azpian
etorren geldi aurreko bideti
bere andiran.
Zaldito putzak buru jagiagaz
irrintz eginik zearka begira
bete betean ta abrigu txarragaz
dirautsa: Jira.
Asto ikuski ta lotsa baakoa
niri bidean ez egin aldera?
Bada ostikoz... ken laster: ken: oa
bide munera.
Asto gaixoak bildurraren nekez
daki ez nor dan ta konor guztiak
joanik daukaz jo baleuan legez
oñaztarriak.
Zan andik ara bularrez idigi
zaldia, eta Jaunak satz-lorrean
galdu zalako apaiñak edeki
ta agindu eban.
Gerora astoak zaldia zamari
eginik dakus ta arroa zimaurdun
eta dirautsa gaistoz makalari:
agur, o lagun.
Ea, gizona, egiten badozu
geriz apur bat, ez arren arrotu
nor-nairi berba gozo egiozu
ez ostikotu.
|