 |
SEIGARREN IPUIÑA
Andra alarguna ta ollo arrautzagillea
Andra alargunak eban
zorionez etxean
ollo arrautzaria;
ta zan ikusgarria
egunoro ifintea
utsik baga arrautzea.
Diño bere artean:
Emon jeutxaadanean
aldi batez artoa,
arrautza egunekoa
beti jeustak egiten.
Zer, bada, eroaten
baieutsaat nik bi bider?
Arrautz bat ez dok ezer
emonik jan aldi bi:
egingo bere nok ni
andi tzar biren jabe.
Zelan bada ez jauek
asmatu onangorik?
Alan ero erorik
gizendu zan olloa
ta arrautza batekoa
alpertu zan guztia.
Beti izan da egia
geiegi billatzea
utsean geratzea.
|
 |