AMAIRUGARREN IPUIÑA
Azeri mats-gurea
Lukia baten joan zan mastuira
egozanean dingilizka mordak
aitu ezkero diño: ai, begira
eta, ze onak!
Oraingo onetan, beintzat bear joat
ase ta bete nik sabel gosea
O ze eguna, ene mats-mordoak
gaur bai neurea!
Abiadu da. Gero nondik nora
ekingo deutsan mats aek jateko:
oraingo saltuka egiten dau gora
aoa artzeko.
Gero atzeko oin bien ganean
zutunik jarri ta agaitik atxina
igo nai leuke, zer da azkenean
ak ez egina?
Bein eginari gitxi eretxirik
beste askotan abantetan jako
indarrak, putzak barriro usturik
arrapetako.
Guztiz alperrik izan tzan, orrenbat
eze egin-alak, ta ezin eginak
emen ezkero, eztau ez lakain bat
ostu aginak.
Ostean gero gure lukitxuak
matsai begira epe dollorrean:
ez dozak gauza, ez dozak elduak:
esaten eban.
Berein onango gizonen artean!
zerbaitegaitik buruak urratu,
al dana egin ta ezin dabenean
atxakiatu.
|