OGETABATKARREN IPUIÑA
Ezkongeia ta emaztegei biak, gaztea ta zar-nastea
Ez zar ta ez gazte
bere ulle erdia
zuritzen asia
ta nonbait bere
gogoeta asko igaro ondoan
gizon zikotzto bati jarri jakon buruan
beebala nos edo nos ezkontzeko ordua
Gure ezkongeiak beeban dirua,
bai zea, bai azia;
ta egi egia
ondo kostarik
baldara batua.
Berak azkenik
beeban emastegei naikoa?
Gustiak nai zirean azaz,
edo obeto aren poltzaz.
Geure gizona agaitik
etzan larritzen:
Arinegi gauza onik
ez da egiten.
Neskatilla biri zirudian
itzi eustela biotza artuten;
ez agaitik guztiz jabetuten.
Bada oraindo adin onean tzan:
bestea ia
galtzen asia;
baia apaiñez eukezana estalduak
denporeak ostu eutsazan urteak.
Neskatilla aek zoraturik
euken gizon au guztizko,
bakotxak izatea gaitik
altzoan: ta biak ulle-ustuteko
jolastaka legez errotik
gazteenak zuri guztiak
ta zarrak ulle baltzak
eurrez ideki eutsezan,
orren ondo eze kalboturik
gerora imin eben.
Amodioak ez eban guztiz itsutu
zekento tzar ori: zanean kontutu,
esan eutsen andrageiai berak.
Esker milla, neskato ederrak:
benetan dan au nozue mutildu
baia orregaz eztot ezer galdu.
Ondo da, irakurle maitea,
zer direan neskak jakitea.
Askotan bazabiltz
aekaz txantxetan
gorputz-arimako ondasunak
kenduko deutsuez danak.
|