IRUGARREN IPUIÑA
Atso ezain, burua eder egiten ebana
Atso azal tximur begi gorria
bizartsu baltza eta sur andia,
argal makur laurogei urtekoa
argal erren laurogei urtekoa
eta aoan agin baakoa.
Bestetik barriz zan pistaz betea
ta zuri eukana ullea,
beiseiñetan zirudian katua
bizarretan sagua.
Ezin zantar ezainago izanik
eztau entzun nai alan danik
diño: zer da au? Betor espillua
ikusteko neure burua.
Ikusten dau bada zuzen egia.
Ezpillu guzurtia!
Diño: emon jat barre egiteko
eta ez neu nazana esateko
dago ezpillu au txarto eginik
ez deust erakusten aginik.
Guzur uts! Ene matrailla zuria
non dok? Non azal leun-garbia?
Ik gau baltz egiten deustak eguna;
eguzki argia iluna:
bela baltz eperra.
Ezainduten dok ederra
neskatxi gazteak dozak zartuten
gorputz lirañak makurtuten.
Ausiko aut, ausi, ostikopean:
ez aut eukiko, ez, etxean.
Bakotxa bizi dau bere zoroak
orixe dirausku atsoak.
Ez dogu ezautu gura burua
ez entzun egia diñonik
ez sinistu berb'onik:
eta ausi nai da espillua.
|