AMABIGARREN IPUIÑA
Ollo soñularia ta lapurrak
Etxe baten lapurrak dira sartu,
gura dituez basterrak aratu
goi goitik eta bera.
Gero bere ez dabe ezer atera;
ollar zar bat bai, ze izakaria!
baia lapurrentzat ona guztia.
Artu jaiagun au geure ederra,
gangargorri, panpar, buru arroa
lumati, alltsu, lodi, mardoa,
guretzat izango dok, gaur eperra.
Gaur bai gure esteguak!
Alan diñoe lapur txantxa-gurak.
Beeroen ollar zarra iltera
lapikoan egozten imintera.
Emon eutsan ollarrak negarrari
biotza biguntzeko lapurrari.
Zetako nozue ni? O gizonak!
ezpadodaz aragi samur onak?
Guztia dalperrean
lapurrak ez dau errukirik arean.
Ollarrak ekin ta ekin berbera.
Zetako naroazue neu iltera?
Artu baninduzue ollaskotan
samur izango nintzan jatekotan.
Il bedi ollasko bigun gozoa:
ollar zarra, ze jateko zozoa!
Nakutsue zarturik,
gogor, gauza-eza eta zaildurik.
Ez naz bizi neu iñoren kaltean.
Orduak iragartuten gabean.
Bizi nazala banaz zerbaitako;
ilten banozue ez ezetako.
Neure soñua da txito artua
ta iratzartzeko loak artua.
Eginaren bizarra!
gangar andiagaz az gangarra.
Emon dok ilteko erabagia
idun ori izateko ebagia.
Dozala gizonak iratzartuten,
jagi jitezan gabaz soñututen?
Ori barriz, lapurren aurrean?
Galdua az gaur geure batzarrean
orretantxe jagok gure kaltea
t'iretzat, eroa, orain iltea.
Gaistogilleak eztau nai argirik
ezta bere izatea ezauna:
okerrerako gura dau iluna,
ta ez eukitea ekuslaririk.
|