 |
OGETA AMARGARREN IPUIÑA
Auña ondo azia ta osto galtzallea
Auntz bat badoa basora
aumetxua itzirik
kortan ondo gorderik
uzten ez din kanpora.
Biotz, amak, ez urten
neu biurtu artean.
Iñor bada artean
oles, ao egiten,
ez idigi beingoan.
Ago, gaixo, zururrik,
ta begiak zabalik
ea ni ete noan.
Zorozten dago otsoa
berbok zeatz entzuten;
eban baia larritzen
jan bearrak gaistoa.
Diño: El aumekia
gozoa ta samurra:
bear joat guzurra
jateko giberria.
Geldi geldi atera
auntz amaren soñuaz
dator, adi gaistoaz
ortz artean artzera.
Aumeak dau gogoan
amaren esan ona
ondo guraz emona
basorako zanean.
Ta olen idigitik
ak eginik begiak,
darakutso argiak
sasiaren osteitik
otso tzar salobrea.
Eta atzea emonik
dirautsa: ken, ken ortik:
baiazuat tresnea.
Umea gurasuak
Jaunaren bildurrean
azi baleu: ak berlan
igarrita, gaistoak
uxatuko lituke.
Gurasoen errua
izan doa, bestera
umek egin baleike.
|
 |