 |
OGETA AMAIRUGARREN IPUIÑA
Ilteko egoan gurasoaren burubide ona ta ume zintzoro beargillak
Ilteko etsita ja egoan
guraso batek, umeak
aurrera ekarri, ta ondoan
dirautsez orango berbak:
Ene semeak
guztiz maiteak
nik laster il bear joat.
Ia niretzat ez dozak ezer
mundu onetako gauzak:
zuentzat ortxe, bai eta laster
itxiko joadaz danak
ortxe basterra,
etxe ederra,
eta mastui galantak.
Baia ez ñeukek nik joan gura
zeuei au esan bagarik,
onen mastuitan zaintsu atxurra
erabilita zakondurik,
katanarrua,
bean sartua,
topaukozue beterik.
Andik, guraso au il ezkero,
aren esanen ganera
semeak lana bero bai bero
egiten abiatu dira:
mastui atxurtu,
soiak apurtu,
ta azpiko lurrak ganera.
Katanarrua etzan agertu,
ez eta beste dirurik;
baia mastuiak alan atxurtu,
eta mats-mordaz beterik,
euren saria
irabazia
gonburu deutso ekarririk.
Ganezka bada upakerea
bete dabe txakolinez:
ta batzuk edan, saldu bestea,
kontuak jota, azkenez
seme bakotxak
dituzan boltzak
bete dituz urre onez.
Dirautse bada bat besteari:
ze katanarru oberik?
Nonbait aiteak au iragarri
nai jeuskuan ez besterik.
Ea gizonak
lan on zakonak
onexegaz aberatsik.
|
 |