OGETA LAUGARREN IPUIÑA
Leoi-artz auska indargetuak, ta lukia
Leoiak eta artzak bein aurkitu ebeen
mendian barruan arditxu galdu bat
deslai ebilena, baita gura leukeen
biak, bakotxak beretzat
Artza nonbait egon lekuz urrerago
ta leoi jaunari lotsa jagon bagan
ardi gaixoari esetsi lenago
deutso, il ta bota, bertan.
Leoi uzuari ori dakusala
su goritan sartu, ta orroi eginik
basterrak guztiak beera dakazala
garra dario danetik.
Estau onen arin oñastarri batek
batetik bestera bidea egiten
ta il jo dabena, zein da leoi orrek
deutsan artzari ekiten.
Artz bildurgarriak lazturik ulleak
aoa zabal ta erpak lusaturik,
arpegi emoten deutso, zelan atxak
olatuai gogorturik.
Batak gogor gogor ta gogor besteak
erpaka bat onek, besteak erpaka:
biak ortz-aginka, indar-putzak biak
alkar apurtu guraka.
Ai ango orroiak ta desgarrioa!
Ango burruk-auskak, ta apurtzea alkar!
Ez etzirudian ezpada trumoia
edo lurra zala dar-dar.
Onelan luzaro ibili zirean,
arik etal danok ebai indar-ustu
ta nekeen nekez etxunik lurrean
biok zirean geratu.
Gelditu ezkero arik puska baten
azeri jakina dator ara laster
ta bien aurrean ardia dau jaten:
eurak barriz ezin ezer.
Oi ta zeinbat bider auzilari txarrai
au jazoten jaken! diruak utzitu:
enkon nastariai eta letraduai
ezer-ezean gelditu.
|