 |
OGEIGARREN IPUIÑA
Katu padarra ta eiztariak
Antxina erri baten
bizi zan katua
geldi egon bearrez
guztiz gogaitua.
Igesa artu nai dau
etxetik basora
igaroten egunak
bere gogo onera
Diño: Zer dok gazteak,
emen ni sarturik?
Nik egon bear joat
bildurrez beterik?
Sukaldera naioak?
Neska otsegiñak
neureganatzen jozak
bere aserreak.
Ilinti ta bartzunak
jeustazak jaurtuten
neure bizkar-azurra
asko minberatzen.
Au dok emoten jeustan
eguneko ogia
alan artu jaiadan
sabaira-bidea.
Najarabildek gero
sarri ilariaz
lapurreta guztiak
niri egotziaz.
Asmu zantar onegaz
najoek zainduten:
oramaian okelak
jeustezak gordeten.
Iñox iñox bajoak
gure otsegiña
beste toki batera;
baia sugetea
txakur baten pekora
jeustak ak largatzen
itzi nai ez jeustala
onek urreratzen.
Katuak bear joek
bizi ganbaretan
billatu janaria
etxe saguetan:
suak argaltzen jozak
ta guztiz makaldu,
alan geure Mixoxu
guztia dok galdu.
Au dok nik jantzuadan
betiko leloa:
gero estaltzen joek
kontuz lapikoa
arrapau ez jaiadan
geli egosia,
ta euren jatekotik
ase nik gosea.
Egun bakezko baga
nor bizi onelan?
Ez dok enetzat obe
iges berealan
mendira egitea,
zer jan billateko
sabel ain muritua
nosbait beteteko?
Katuak asmo ori
artu eban laster
eizan arrapetako
ollagor ta eper,
satitzak, satorrak, ta
erbi gaztetxuak,
birigarro, zozoak,
beste txoritxuak.
Basoan artu eban
leku ezkutua:
alan dago gorderik
geure bizartsua,
kateak egosteko
pizti, ta egastiai
bidea zabaltzeko
este ximurtuai.
Laster zan bai gizendu
Mixoxu geurea
mendian izat eztau
etxeko gosea.
Diño: Au janaria
samur gozotsua!
Errian bizi dana
da, bai, zoratua.
Katu eremutarrak
ez dau nai berarrik:
ez aran, ez mesmeru
ez baso sagarrik:
aragi samurretan
dago koipeturik,
barau tzarra daukala
betiko azturik.
Onela ebilela
pozez zoratua
doakoz eiztariak
su-armak artuta:
laguntzat dabeezala
eiza-txakur zuurrak
billatu ta ilteko
eper ta erbiak.
Usainka dabilela
txakur bat lurrean
beingoan gelditu da
satitza aurrean.
Dago geure padarra
an ixil gorderik,
txakurrak gura eztau
alde egin arik.
Eiztariak an dira
inguru batuten
ollagor eper edo
erbiak urteten
ete eban sasitik
sua egiteko
ilik eskuz artuta
burjakaratzeko.
Ustez uste baakoan
dakusde katua
sasipe zokondoan
guztia sartua:
eukazala alboan
azurrak ugari.
Zala kaltegillea
trast, eutsen igarri.
Txistuz, barrez, biraoz
deutsea ezkuz eusten
ta lokarri zaillakaz
errime lotuten.
Esaten bere deutse
Eize-galtzallea!
emen galdu bear dok
ire bizitzea.
Gizonak, zer egin dot?
dirautse, katuak
agertu gidazuez
neure pekatuak.
Baldin zeuen laguna
neu banaz onetan
zetarako nozue
alan kastigetan?
Agintaria bada
kaltegin andia
zelan zigorperatu
lapurtxu txikia?
Lapur gaisto artzallak
badira lapurrak
iruntziko ditue
azur ta mamiñak.
|
 |