 |
AMAIKAGARREN IPUIÑA
Gizon esku-eutsi lanez betea ta adiskide esan onekoa
Gizon batek eukazan
gauza guztiak
salduta, egin eban
urre-opil bat:
ta lur azpian
sartu eban opila
ortu erdian.
Egunean ta egun
joian zikotza
ikusten ondasuna
edo biotza.
Zeinbat apatxu
emoten deutsan ari!
gero estaldu.
Leiotik dakus batek
zelan urrea
darabilen gizonak
sartu ta atera.
Eta gau baten
kentzen deutso kutuna
ta eroaten.
Oi legez gox goxetik
biaraumean
artu nai dau lurpetik
esku artean.
Damu gorria!
dakus ostu deutsela
opil oria.
O zeinbat negar garratz!
zeinbat aiari!
zeinbat garbai eskerga!
ta, zeinbat larri!
Ez dauka onik:
ez jan, ez edan daike,
eta ez lorik.
Onelan dabilela
igarten deutso
lagunak naibagea
eta dirautso:
Zer dok, gizona,
ain ilun ibilteko
lengotik ona?
Zabaltzen deutsa onek
bere biotza
bai esan bere, daben
damu mingotza
Agertu urrea
edo il nok damuak
adiskidea.
Zer, dirautso lagunak,
au dok gustia?
Artu arri bat eta
egik opila.
Sartu lurpean
ainbat egingo deua
zein da besteak.
Zekentzarren kaltea
onetan dago,
izan gauza, ez izan
beti deungaro.
Izanda, lana;
galdurik, damu; ta ez
bein ondo dana.
|
 |