www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fábulas en dialecto vizcaino
Juan Mateo Zabala
(-1840), 1907

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fábulas en dialecto vizcaino, Juan Mateo Zabala (Angel Zelaietaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

IPUIN BERBERA

(gauza batzuetan zerbait bestera eginda)

Bela kaltegin txikina, otso eraillea ta gizona

 

Asto burutzarrak bizkarrean

eukan alan bearrez zuloa:

ta zan negar eragitekoa

beleak an eragoionean

alper ostikadak

ta alper tzirean arrantzakak:

jabea begira barre zantzoz,

ta belea jaten gogo gogoz.

Adi dago lurpetik otsoa

zein estu darabillen astoa:

jabea bertan ero erorik

ta jaleari ez ken bat ortik.

Zorigaldua neu

diño, ainbeste egingo baneu!

Bai: egia, otso jabe arek

ori ikusita ilgo induket.

Kaltegin txikia eroan diteke

ilzalla dongea ken beiteke.

 

aurrekoa hurrengoa