 |
IPUIN BERA BESTERA ALDATUTA
Aume esan-onekoa ta otso gaistoa
Auntz bat bajoan basora
akumea kortan itzirik,
txito ondo erakutsirik
ez urteteko kanpora.
Laztan, dirautsa, ez urten
neu najatorren artean:
ta norbait badok atean
oles, pitika, egiten.
Ez euk idigi beingoan.
Ago, txintx, iratzarririk
ta begiak idigirik,
ni an ete najagoan.
Dago zelata otsoa
esan eutsana entzuten
baia goseak estuten
eban irrime gaistoa.
Ai, ai! aume-aragia
diño, ze gozo samurra!
Baia bear dok guzurra
neuretzeko giberria!
Doa ixilik atera
auntz amaren soñuagaz
asmu gaistoz artuagaz,
onelan arrapetara.
Aume zurrak dau gogoan
amaren esan ain ona
asko gurata emona
basorako zan ondoan.
Ta atearren zirritutik
egiten ditu begiak
nor darakutsan argiak,
eta dakus ezkututik
arerio tzar otsoa,
eta ez ama maitea.
O mlmutz goseberea!
Ta, zein azan i gaistoa!
Alan dirautsa kortatik,
aume onek otsoari.
Zer ipuiñak gazteari?
Entzun, entzun berpertatik.
Artu beitekez gogoan
zar jakinen esan onak
kalte-artuak emonak
t'ez itzi iñox alboan.
|
 |