OGETA AMABIGARREN IPUIÑA
Arrantzallea ta txibi bakarra
Arrantzalleak bot'eban sarea
biar dan-dana arrañez betea
egongo zalakoan:
lorik bere ein ezinik egoan.
Jagi zan goxean goxetik
nagi andi bagarik oetik,
ta doa jasotera
zeinbat artu eban ikustera.
Dakus baia damuz beterik
etzakola jausi besterik,
ezpada txibia bakarra.
An tzan ernegua ta an deadarra
eta an esatea:
onetako ezarri joat sarea?
txibia bategaitik gaba galdu,
ta pozen zoroz ezer ez afaldu?
Noan guzti au najaroiala loak;
ta sabela ilten jan bakoak?
Semearen galdua!
Nekatuen artean nekatua!
Onelan egoala erneguetan,
biraoz bazterrak betetan,
esaten deutso ikaraz txibiak:
Gizon ona, ken niri ariak.
Itxaso-bidea emon gidazu:
nosbait nos damutuko etzazu.
Egingo naz txibi eskergea:
botako dozu barriro sarea
itxaso basterrera:
etorriko natzazu sarera
andi, mardo, gizendurik,
ez deutsut sartuko guzurrik.
Txibia bat, ze izakaria!
Zelan zuk nigaz afaria
egingo dozu gaur gabean?
Ez dozu obe datorren urtean
neure jabe izatea,
ta apari galant bat egitea?
Etorriko natzazu lagunakaz:
zeuk orduan arrañakaz
aterako dozu diru andia:
ta esangoozu: Ai txibia
egia-zale ta berbakoa!
Sinist'ezteutsuna da eroa.
Sinistu neutsun ordu onean:
imini nozu gaur egun obean.
Bai, euri sinistu nik?
ez dok ikusiko beste egunik.
Obe dok arrain txiki bat eskuan
balea baño, au askatuan
bajabile batera bestera.
Ator eu orain ene etxera.
Nox geroko ogiak, nox gosea
kenduko dok? Eta nox asea
itzi sabel argal makaldua?
Burduntzira, zital galdua.
Asko ta asko izangoak
ezer baga itzi dituz:
eskukoari eutsi zuk
badau zerbait oraingoak.
|