 |
OGETA BEDERATZIGARREN IPUIÑA
Il baten ganeko ama-aizteen negarrak, ta erostarienak
Ama bateri
alaba bat
il egin jakan
gaixoagaz.
Erostariak,
oi dan legez
negar egiten
badakardez.
Lau andra dira
ta iletak
egiten dabez,
ta galantak.
Beste alaba
ilen aiztak
ikaraturik,
diño: Ama,
zelan elduok
negar ezin:
ta, aldau atzeak
ainbeste egin?
Dirautso amak
Ai, alaba!
bien negarrak
eztozan bat.
Gureak ditun
biotzetik:
baita zindoak
orregaitik.
Orren erostak
azal utsak:
ta beragaitik
gauza ezak.
Nai gizonakaz
nai Jainkoaz
zeuk biotzetik
egin gauzak.
Kanpo ederra
biotz baga
da bitzuentzat
gauz ustela.
|
 |