 |
EMERETZIGARREN IPUIÑA
Aztu, besteen gauzeen igarlaria, ta bereetan itsua
Aztu guzurra
kartak eio
ta ebagirik
daragoio.
Oni ta ari
igarriten
zer zer etorri
bear jaken
dirautsa Atalgo
mutilari:
I ezkonduko
az iñondi
neska aberats
zintzoagaz
lau milla dukat
jaukaanagaz.
Aganik barriz
bost ume eder
izango dozak
eztok ezer!
Itxas-aldeko
andreari:
Ez bildur izan
senarrenik.
Bost ille barru
zeur'alboan
izango dozu
oniñoan.
Aurtemin jatzun
Habanatik
urten ta dator
aberatsik,
Onik onean
bere neska
larri datorko:
Ai andrea
gure etxea
suak artu dau
sugatetik
gara galdu.
Aztuak dana
arriturik
negarrez diño
ta gogotik:
Ene mamarra
ast'andia
besteena dakit
ez nirea.
Zeinbat ipuiñak
artzen ditu
euren gauzeetan
itsu itsu:
ta besteenetan
jakin argi
zer egin bear
ta zer itzi.
|
 |