 |
OGETA IRUGARREN IPUIÑA
Asto nekeak amaitua ta ila, ta zaldi biotz gogorra
Asta emeak pisu geiegi
eroian bizkar ganean
ta albaintinkaka joian bideti
arnasa ezin betean,
emen gelditu
gero igitu,
txarto batean bestean.
Beragaz joian zalditoari
dirautsa onez ta lotsaz:
Ai zaldi laztan, lagun zamari!
il bear joat pisuaz,
jaukaat larregi
ezin najegik
nik onen zama astunagaz.
Arren ta arren, zaldi maitea,
euk izan nizaz erruki.
Arindu gidak ene kargea,
eutsirik euk atal bati.
Egiten beustak
emongo deuat
eskerrik asko, o zaldi.
Zaldi musturrak purrustu tzarrak
eginik, ai! ta entzun ez,
burugin onak lagungin txarrak
dirautsa orri destañez:
Asto ta asto!
Gaisto ta gaisto!
irea beti: besterik ez.
Gogora joan gura enduken
pisutxu iski bategaz!
bestek eztanda ta... bajegiken
ez deuna deus bestenagaz.
Ez jonat ezer;
egin emen ler:
il al din or nekeagaz.
Alango baten astoak uko
egin dau, egin, bidean.
Jabeak arre: jabeak ixo:
jabeak jo, ta alperrean
bertantxe jausi
arnazak asi
astoa, il da azkenean.
Asto bagarik bere burua
jabeak ikusi, eta,
zaldi muxari aren pisua
emon deutso bizkarrera:
ganetik dala
aren azala,
au eratzita, kendua.
Ondo eginik, ondo bai ondo,
saldi biotz bagakoa.
Alantxe bada jakok emongo
doanari eu lakoa.
Ai, bai, gogorra!
ire sendorra,
ta besteena eutsaz, ta oa.
|
 |