AMABOSTKARREN IPUIÑA
Otso gaixotua ta ardi askojakina
Otsoa dabil basoetan
basterrak guztiak galduten,
emen ostu bestean ilten
jausi da txakurren ortzetan:
Eta aginka ebagirik
itziten dabee gaistoak
galdurik bere lau zankoak
baia orregaitik bizirik
Egun ta egun zerbait da ondu
ta estututen dau goseak:
ezteutso emoten eizeak
ta berarragaz ez atondu.
Ardi bat dabil antxe jaten
ator ona dirauts'otsoak,
erruki bear dok gaixoak.
Ekardak ura ontzi baten.
Ura nai dok nik ekartea?
dirautso urtento ardiak,
ez arabil eu egarriak;
gosea dok, luki, gosea.
Gura eunke malmutz,
garbitu polito polito zintzurra,
ta atarako neure azurra
ire aginetan apurtu.
Arinik ezin doanean
asmadu dok ire egarria
eta azala errukarria
guzur utsa daukak miñean.
Ilgo al az, il, ortxe bertan
asko-jakin, txar, artosoa.
Ez natxak ni orren zoroa,
jausteko eure aginetan.
Bai: bakotxak gordeburua
gaisto deunga guztietatik,
ta euren berba leunetatik
izan ezdedintzat galdua.
|