
Fábulas en dialecto vizcaino
Juan Mateo Zabala
(-1840), 1907
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Fábulas en dialecto vizcaino, Juan Mateo Zabala (Angel Zelaietaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987
|
 |
 |
ANTXINAKO EUSKALDUNEN ALABANTZAK
Jaunaren lege ona
euskeran da sendo
Adaneganik ona
garbi eta ondo.
Gorde izan da beti
garbiro fedea
baita geure legeak
eta berbeitea.
Erbestetar gaistoak
nai eukezan galdu
euskaldunak eztabe
bururik makurtu.
Beste erri askotan
jaretxi arren au
eztau iños guretan
kanpokoak agintau.
Alperrik gura eban
Anibal andiak
ezer-ez-etan euki
geure euskaldunak.
Beste gaztelu baga
euren besoetan
koldarturik lotu zan
ta ondo benetan.
Nun, nun dozu indarrak
Anibal arroa?
Zer otzitu izan dok
enkarren beroa?
Martizdi azkarrakaz
burrukatu baaz
ator bildur bagarik
gudatuten geugaz.
Erromatarrak eurak
datoz axeturik
zapaltzeko usteaz
alde au bertatik;
baia doaz igesi
ondo lotsaturik,
esku bete gizonek
arpegi emonik.
Augusto Erromako
Enperadoreak
nai ebazan menpetu
euskaldun zagaiak;
baia oneek galtzarrai
erruz eraginik
iges arazo eutsen
euren mugeetatik.
Andi egin ebazan
Erroma zendoak
guretarren biotzak
bai eta besoak.
Ez dau geiago gura
oneekaz gerrarik:
bake-opaka dago
ta gogo gogotik.
Oktabianok bada
ondo ezagutu
gere azkartasuna
eta eban autu
bakea eskintzea
baster txiki oni,
beragaz izateko
adiskide beti
Etzirean amaitu
onekaz bakarrik
gure arerioak
datoz erbesterik.
Godoak gura leukez
geureak menpetu:
Mauru zikinak bardin
danak azpiratu.
Zer egin lekikio
ainbeste jenteri?
Euskaldunak bakarrik,
zelan eurai jarki?
Orregaitiño bere
ez dago bildurrik
basamendi onetan
ondo atondurik.
Gizon bakotxak dauko
bere gaztelua
beragaz daukalako
biotz indartsua;
Erbestetar guztiak
urrun uxaturik
itxi eben erria
burua jasorik.
Zegaitik deritxazu
ainbeste neke lan
euskaldunen artean
beti artu joian?
Gordetarren zintzoro
Jaunaren fedea
gure lege garbiak
geure euskerea.
Erroma bildurgarri
fede bagakoak
nai euskuzan ekarri
guzur Jaungoikoak,
ezarri buztarria
geure idunetan
euskera ta legeak
galdu basarteetan.
Geure asaba onak
gauzak igarririk
iñox beetu ez eutsen
besteri bururik.
Alkar ondo arturik
diñoe: «Lenago
ondatu ta il danok
azpiratu baño».
Geure ezaugarria
lentzan Lauburua
orain esaten jako
Kurutze santua.
Ixurtzen zan odola
au ez galtzearren:
au jagonik, zirean
guztiak gordeten.
Eztogu, euskaldunak,
lengoen fedea?
Aen euskera laua
et'aren legea?
Zer: emetu al dira
gutarren biotzak?
Baita askok berbetan
dirudie motzak?
Gure asaba zarrak
biztu al baleitez
semetzat ezagutu
naiko ez gindukez:
ez lotsaz artu naiko
gindukez umetzat
ez badoguz jarraitzen
guk euren oñotzak.
Ea baa euskaldunak
azkortu gaitean:
gabiltzan beti zuzen
ta sendo fedean.
Geure bizierea
aztertu bagarik
ez dogu ikusiko
iñox egun onik.
Ez alean guk galdu
erriko legea,
eta antxinatik, dogun
geure euskerea.
Gogoan beti euki
lenengotik ona
sartu ez dala arrotzik
agintetan ona.
|
 |
 |
|
|