OGETA AMAIKAGARREN IPUIÑA
Txakur-katu adiskideak
Txakur-katuak, nok sinistu?
egozan bein erretillu baten
alkarren bakean jaten,
ta etzirean ezer kiskitu.
Etseko jauna bertatik
auzokoai esateko zegaitik,
deiturik asten jake esaten:
Ta, ez dozuez ikusten
arerio bi baketurik,
eta mai baten alkarturik?
Txakur-katuak, ta, adiskide
balira legetxe senide?
Zer egin ez leike ekanduak,
eta gauza batera oituak?
Beaztuna bere eztitu:
gizon sutsua otzitu:
aserre-erraza bigundu:
okerrena bere zuzendu.
|