 |
ZORTZIGARREN IPUIÑA
Erbi bizitzeaz gogaituak ta ugaraxioak
Erbi batzuk baten
eginik batzarra:
ai, bada, ziñoen,
geure zori txarra
geu beti bildurrez
beti geu ikara
bein ez gaituk bake onez.
Orrelan, nor bizi
onen bake galduz?
gizonak bateti
lakioz eta suz:
txakurrak ausika
atzean jarraituz
otso, lukiak geu ilka.
Alan ibilteko
oba joagu il
t'azken emoteko
neke ain ugaril
ta ain gogor ganera
jatorkuanari
geu ta lanak uretara.
Esan ta egin doaz
urari emoten
buruak, itoaz,
nekeak itoten.
Munera aik eldu
t'ugaraxioak
an, plast, zirean muxatu.
Auxe ikusirik
diñoe: gazteak
ez gozak bakarrik
gu nekepekoak.
Gaioazan alon,
atzera: ta lanik
baioagu, egon, egon.
Nekepean danak
obeto danari
aitu, eta lanak
eiten jakoz azi;
barriz begiratu
txartoagoari
damuak dira laburtu.
|
 |