www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fábulas en dialecto vizcaino
Juan Mateo Zabala
(-1840), 1907

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fábulas en dialecto vizcaino, Juan Mateo Zabala (Angel Zelaietaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN IPUIÑA

Agure gogaitua ta balbe txarra

 

Agureak

ozta ozta

eroian egur-sorta:

ta nekeak

erasota

diño: ai, eriotza.

 

Non, non ago?

ator laster

gaixo au eroaten

nik gurago

joat, eder,

il bere bizi baxen.

 

Ar'or bertan

balbe txarra

bere begi aurrean

imini zan

ta dirautsa

zer gurok nik jaiadan?

 

Ez besterik,

zarrak larriz,

ezpada jasotea

au lurretik:

gero barriz

aurretik eu kentzea.

 

Zeinbat zeinbat

biraogilla

artzen dituz ipuiñak!

kalteren bat

eskatuta,

badatos, an, negarrak.

 

aurrekoa hurrengoa