 |
ZAZPIGARREN IPUIÑA
Arraintzalle uste utsetakoak
Arraintzalle zintzoak
ibaian traña
ezarri ebenean
artzen arraña
pozez alkarri:
behar dogu, zirautsen,
beteta ekarri.
Aldi zanean gero
saare leuna
atera gura dabe
dago astuna.
Au poz zoroak
bir milla arrain baebela
ta igaroak.
Diñoe: Ei gazteak
gaur bai dirua
zorionez joagu
ziur artua!
Gaur zagiari
ekin bear jeutsaagu.
O pozkalari!
Datoz geldi munerantz
ta ondo pozik
bear lanak eginik
gogo gogotik.
Mutilak, ea,
lanak jakak dirua
onek besteak.
Asten da agertuten
geure sarea
agertu da erdia
urten bestea.
Baita? arrañak?
oneek uretan, eta
arri bat trañak.
An tzan iluntasuna
biotz zauria
eta pozez len tzana
orain jausia
ozta berbarik
egin gura ei eutsen
bat besteari.
Eztakutsu onetan,
ene semea,
munduaren egina
ta guzurtea?
Asko agindu
ta barriz emotean
labur gelditu.
Jainkoa da bakarrik
esanekoa
bein agindu dabena
a emongoa.
Beste guztiak
urre-mendiak esan
emon arrak.
|
 |