 |
OGETA ZAZPIGARREN IPUIÑA
Basauntz mats-orri-jalea
Eiztariak basauntza
artuterakotz,
txakurrakaz atzean
arin darraikoz.
An tzan lasterra,
ta txakurrak lau-oinka
basauntzak ega.
Geure berna ariñak
aurre-bidea
artu deutse txakurrai,
baita luzea
eta azkenean
ostendu jake ederto
mats-orri pean.
Bildurrak eraginda,
an geldi geldi
dago ezkutadua
or ordu erdi:
baita ain ixilik.
Ze ez ots bat egin dau,
ezta zirkinik.
Bildurra joan, eta
dakus orria:
kili egiten deutso
kili bizia.
Andik sabelak
dirautso: Ei! ekazak
orrako orbelak.
Kili ta kili gero
deutso ekiten
mats oriai bein bañan:
ezta gelditzen.
Ta geroago
dator bina jatera
edo geiago.
Arerioak, diño,
joon jozak ortik:
eztok aen usañik,
eta ez otsik.
Jan ta jan bada:
bildurrak dok aldia,
dok bere janak.
Orrien ibiltetik
gizon argiak
gordeari igarten
deutse tokia.
Arin bai arin
antxe dira guztiak
txakur ta armakin.
Txakur zaunkak mats-tarra
dabe uxatu:
eiztariak su egin,
ta lurreratu.
Agur basauntza
emengoa eginda
plaust, besterantza.
An da esker txar batek
oi dakarrena:
kaltea kalte gane
nosbait atzena.
Il az, patari?
ei euntsan ik parkatu
mats ongillari.
|
 |