OGETA BOSKARREN IPUIÑA
Katamotz uzu kaiolatua, ta txakur etse-jagola askatua
Kaiola burdintsuan
katamotz uzua dago sarturik
dakusala txakur bat pozturik
kate bagarik, parlantzuan.
Gora bera au ikusi ebanean
sartu zan katamotza aserrean,
zerua besoz nai dau arrapatu,
eta eukazan burdiñak urratu.
Diño bada deadarrez
txakurrari deadarrez
biraoz ta araoz ta asarrez
dirautso baita su gori asarrez
Zelan ain itzal-arina n'izanik
najaukek emen estu ta katigu?
Niretzat az, txakur, gauz'ez, katibu,
ez doana ez erparik ez zanik.
Alan bere, ire alegerea!
Ara t'onako eure bizitzea!
Ni barriz atsakabez
burdina artean emen naibagez...
Ondo dok, diño txakurrak, parkatu,
egotea eu orlan, ni askatu.
Az erpatsua, ta odol-zalea:
neu gizon etxeen jagontzallea.
Ta ezpaintz alangoa
ez natzak ni eu baxen mistoa.
Euk sartzen deutsek guztiai bildurra:
egia dok au eta ez guzurra.
Zetakoira indar-putzak lurrean
izango baira norberen kaltean?
Zeinbat obe biguntxu izatea
ta biotz errukiorra agertzea?
Ez dozu nai katerik?
Ez bada zuk iños egin kalterik.
|