 |
OGETA AMALAURGARREN IPUIÑA
Isopo agurea jolastuten ta olgetan
Isopo txintxilan
ebilen poz pozez
mutilen artean
mutil balitz legez.
Aurreko guztiak
dagoz an barreka
zar bat mutil ikusita.
Agure jakinak:
Gazteak, dirautse,
zeri zuek barre
egin deutsazue
nonbait ni txintxilan
nakutsuelako
ta ume ginik Isopo.
Ah zoroak betor
sagita-arkua.
Ara emen, ta esan,
zegaitik kordela
onen nasai daukan?
Gauza eztalako
beti au tiran badago.
Galdu egingo da
gizona ta belan
beti badiñardu
gogor bearrean.
Nasaitu beiteke
tingi bat aldian
osasuna izan daian.
|
 |