 |
AMAZORTZIGARREN IPUIÑA
Gizon parrasta ta gizon jakina
Gizon parrastak esaten
ebazan farfulleriak
pitean bein, eta aziak:
Madrilen nik egun baten
jente guztizko errematen
ta Erregeren aurrean
amar bat kana luzean
saltutu, ta andi txikiak
ikaraturik guztiak
antxe gelditu zirean.
Zezen bateri Gaztelan
adar batetik eutsirik
bildots bat legez geldirik
plaz'erdian euki neban.
Katamotzak egit'eban
Kataluñan kalte lartxu.
Mendiz mendi banoatsu:
ta zapotzetik artua
dakart errirauzua
baita an ito panpartsu.
Arrabetean zabalik
ao guztia dabela
eta adurra dariela
begiai eragin baarik
arriturik, ikararik
dagoz jenteak entzuten,
ta barriak itanduten.
Besteari ez nagitu:
ta alkarren atzean ditu
berbak irabiotuten.
An egozanen artean
bat zan nonbait argiago
baita zerbait urtenago.
Eta guztien aurrean
dirautsa onez onean
ta zintzo urrengo itzak:
Adiskidea, egizak
emen diñokan gauz'orreek
eta nik ta beste oneek
eu artuko augu aintzat.
Zeinbateri onenbeste
esan leikion egiaz
buruak parraskeriaz
egin andi naiko beste.
Egin joat au ta beste.
Ain uritan ene aldian.
Orain barriz? Gure errian?
Epelak, ta gauza ezak.
Egizak emen: ta ezertzat
artuko aut ikusian.
|
 |