IPUIN ONAK LENENGOA
Ama-alaba, kardantxillo eder kantaria miruak ilten ikusiak
Kardantxilloa, emea abian
egokanean berotzen
arrautzatxuak bera galian
aurreko zugatzto baten
kanta ta kanta
dago, eztanda
egin bearrez soñutzen.
Aintzan ederra luma nabarrez
ta ori-gorri guztikoz
ze ama alabak ao zabalez
ari begira dagokoz
euren zentzunak
agan etxunak
dituez pozaren gozoz.
Amak neskari: Poxo maitea,
eztantzun aren soñua?
zoragarria aren samea
zoragarria kantua.
Ai ze polita
geuk ikusi ta
jantzunagun txoritxua!
Ai ze polita! darauntso amari
neskatxi orrek urturik.
Ai ze ederra! Ezin geuk ari
esku-ezarri, ta arturik
eroon gurera
an eukitera
kaiola baten sarturik!
Egozan alan ama-alabak
ero ero txoriagaz
barriz onetan miru izalak
zerutik jatzirik egaz
zart txoriari
erpak ezarri
ta dau igesten beragaz.
Eztituz ainbat gauzak baltztutzen
gau ilunaren iluntzak,
zein da miruak dituz iluntzen
ama-alaben biotzak
kendurik ari
txoritxuari
ederra, sama, bizitzak.
Ta guztiz bere neskak damuaz
beren berengi neskak damuaz
ez eban, ez, asko bear,
antxe egiteko txoienagaz
taska taska negar negar
begi bereak
urez beteak
damuz biotza samur lar.
Amak orduan ondo esanezka
dirautsa bete betean:
Aikon, ementxe garbiro, neska,
emengo poza zer donan:
orain bizirik
puntuko ilik
gozoak ala parean.
|