OGETA ZORTZIGARREN IPUIÑA
Basaurde garaun-bagakoa
Baseritar bateri basaurdeak
egiten eutsan bere soloetan
kalte askotxu gari-artoetan,
ta gero, traska, iges abereak.
Zer? diño: ez al aut artuko,
eta nos edo nos eskupeetuko?
Etorri joakon gau minez sarri,
ta baten eskuak deutsaz ezarri,
iminten dabela zorionean
txarra bere mendean.
Ebaiten deutso ezker belarria,
egiteko alan ezaugarria,
ta isten deutso joaten basora,
elduko etzalakoan solora.
A, osatu jakanean zauria,
ezpeukan bere lengo belarria,
jazo jakanagaz ia azturik,
dakus jabeak soloan sarturik.
Baia zaratea asmau, ta arinka
igesten dau laur-oinka.
Beste gabean dago zorotziten
ta dantzu artoak lurrera egiten
belarri bakotx toa marra marra,
zelan zaldi-mandoak garagarra:
eta apurtuten ortz-aginetan
biurtu-giñokoan urunetan.
Baserritar gaixo kalte artuak
egozten deutsaz ostera eskuak,
ta ebaiten belarri eskoioa.
Belarri motz, eurt: oa.
Girrintzaka doa bere basora,
odola eriola, ja solora
ez geiago etorteko gogoaz.
Zegaitik, diño, donga, joan agoaz
kalteak egitera basterretan?
Zetaako baserritar gaixoari
galdu euk bere lan-izerdia,
urteko janaria?
Osatu zan belarri motzekoa,
ta kilika eukan lengo soloa.
Eh! Banajoak, diño; nok arina,
txakurrakaz burrukatzea egina.
Ez bada, ene burua, larririk;
jateko bear ez dok belarririk.
Boa geldi geldi solo maitera
entzun-bidea zur dauko etxera,
otsik ete danez ango atean,
ez bazan, bitartean
artoz asetuteko atseginez,
ez bildur aziz, ez ikara minez.
Baserritarra orduko soloan
mutilakaz zelataka egoan:
eta, traupa, bertan dau arrapetan,
eta lokarriakaz katigetan.
Gurrinka baltzak ordu ain estuan
eskintz ederrak egiten zituan.
Entzuterik, ez, ez jako ematen
bai aserrez esaten:
Ah goapo, kalte-egilla gaistoa!
zegaitik izan az onen eroa?
Enkusan nire onegitasuna:
nik bere bai eure gaistotasuna.
Ez jagok iretzat parkaziñorik,
ez bizia euri isteko gogorik.
Irugarrenez ene eskuetan
jausi az: ta burdina saietzetan
izango dok: ta ilten dabe beingoan:
ta artu pozik lepoan
mutilak etxera eroateko
ta auzoetan barriak emoteko.
Eguna orduko biaramunean
imini urdea zaldiganean
ta artzen dituk burni zulotuak
su auts-txu galantagaz prestatuak
Abietan da su-taunpa gogorra,
iratzartu leiana ordi konkorra.
Trast, trast, trast emen: plaust, plaust,
plaust bestean.
Sua aldean aldean.
Zer dok au? diñoe erriko mutilak,
atso-agura ta umetxu sotilak.
Asten dira barriro su plaustadak,
ta jagi or-emen ke lañokadak.
Dator gero lagundia urira,
kaletarrak guztiak antxe dira.
Andik doaz andiki batenera
ordotsagaz eskintza egitera
ta, ai! ez dabela belarri apurrik
dakuste arriturik.
Batuten da ara gizon-tegia
ateraten jake zaragia.
An bai zala atsegin atsegina!
ardaoagaz onretan kaltegina.
Ebat'eutse zarra zarra burua:
jente guztia dago sor-gortua,
ez ebalako garaunik arean:
ta ez etozan alkarren artean
zein ete zan aren erabagina,
guzurra ala egia.
Ez gazteak, ez arren ikaratu
dakutsuenagaz ez sor-geratu:
diño bertan batek asko jakinik,
ta ipuiña egia uts eginik:
Zelan euki garaunen ispirik,
onek, galdu dabezan belarri bik
zentzatu ez, ta badoa solora
ekarri baga lengoa gogora?
Kastiguak onduten eztabena
garaunik eztaukena.
|