www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

URTE ZARRAREN AGURA

 

Buru solla ta

bekoki tximur

bizkarra konkor

zamauta,

Aguratxo bat

iltzer datza gaur

arnasaz ezin

beteta.

 

Bakar-izketan

diardu berak,

biotza daula

samiñez:

«Ludi zitala;

agur betiko.. !

agur dagiskat,

iguñez...!

 

«Erruge izanik

zer dala-ta ni

zamau ete nok

obenez?

Zer egin dauskat

neure biotz au

erdibitzeko,

naigabez?

 

«Eugaz geyago

nik etxoat nai

artu-emonik...

ezer bez...!

Nayago yoat

il bein betiko

ta il bein-betiko

iguñez!

 

«Baña il baño len

entzun egidak,

beste bein eta

azkenez:

«Ludira Yaunak

bialdua nok

eu asetzeko

zorunez...!».

 

aurrekoa hurrengoa