www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGI-BIDEA

 

Egi-egarriz gustiz aulduta

bein bidezti bat zegoan,

bidekatuta erantzun billa

oldozten bere barruan:

Nondik sortu naz? norantza noa?

Zertako nago ludian?

Gaudi eder au yakin neinke nik

zeñek egiña ete dan?

Berez sortua eztirudi ta,

norbaitek egin dau ziñez!

Ze asmoz baña egin ete dau

yakin gura dot yoranez.

Bizitz igeskor onen ondoren

bai ete dago besterik?

Eriotz baltzan beste aldean

ete da sari-zigorrik?

Gorputz ustelkor onez gañera

badot nik ezer barruan?

«On egin beti, txarrik iñoz bez»

nor diñostana gogoan?

Zorun egarriz dodan biotz au

ete da iñoz be aseko?

Ludi onetzaz iguintzen da-ta,

nok egiña da? norako....?

 

                * * *

 

Onetan ara non agertzen dan

arpegi alai argiaz,

Yaunan Gotzon bat au diñotsona

idaztiño bat emonaz:

—Egi-zoruna lortu nai bozu

ara or bide bakarra».

Pozez beterik zabaltzen dau ta

zan... IRAKASTI KISTARRA.

 

aurrekoa hurrengoa