www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

NORAKO?

 

                «Neure biotza artega dago

                Zeugan atsedendu arte».

                                (Austin deuna)

 

Biotz andia eta asegatxa

zorion egarri dana,

gauza gustiak txastatuaren

iñoz be asetzeztana,

geure barruan daukogu danok

beti artega-samiña;

Norako da, Yaun laztana,

geure biotz au egiña?

 

Ludi zabal au ez ete da ba,

beronen bizi tokia?

Zelan ba berton eztau aurkitzen

poztasun eta pakea?

Idoro ezik ludi onetan

beretzako atsegiña;

Norako da Yaun laztana

geure biotz au egiña?

 

Mitxeletea lorarik-lora

ibilli oi dan antzera,

geure biotz au artega dabil

gauza batetik bestera,

arek lez baña ez dau aurkitzen

iñon be poz-atsegiña;

Norako da Yaun laztana

geure biotz au egiña?

 

Iturri argi, garden, garbia,

mendi gañean urtenda,

itxasoraño gelditu barik

zuzen-zuzen yoaten da,

iñon aurkitzen eztabelako

beretzako toki diña;

iturritxoa ez ete da ba

itxasorako egiña?

 

Ta bide ertzean aurkituarren

lora polit ta txoriak,

euraen lagun eragiteko

bialtzen poz-abestiak;

Agur lagunak! esango dautse

auxe da nitzat eziña;

Ez naz ba, neure Yaun onak

itxasorako egiña?

 

Ase ezin dan geu-biotza be,

Jaunan eskutik urtenda,

gauza batetik beste batera

zorion billa yuten da;

zoruna baña, zelan aurkitu

dalarik gauza eziña;

Geure biotz au ez da ba

donokirako egiña?

 

Iturritxoa yoranez dan lez

itxasora eldu arte,

geure biotza gentzake dabill

Yaunagana urbildu arte,

ludi gauzakaz asetutea

dalako gauza eziña;

Ezta ba Yaunarentzako

geure biotz au egiña?

 

Zure bidez ba, bozuz aurkitzen

atsegin ta ondasunak,

euraen lagun zeu egiteko

eskintzen poz ta zorunak;

Agur lagunak! esan eikezu

auxe da nitzat eziña;

Ez naz ba, neure Yaun onak

bere-beretzat egiña?

 

aurrekoa hurrengoa