www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

GETSEMANIKO BARATZAN

 

Zugatz adarrak-zear labanka yausten diran

illargiaren izpi argi, gozatsuaz,

ikusi kistar maite, Yosu zelan dagoan,

eta, negar egizu biotz saminduaz.

 

Itun, zurbil, ikaraz, dar-dar bildurrez dago

larritasunaz iltzer baratz-deun erdian,

ekaitz bildurgarri bat, Nekaldiko ekaitza!

yaiki dalako bere Biotz maitatian.

 

Gure oben gustiak bere gain artzen doa,

Aitari eskintzeko gustien ordaña,

Berak gugaitik yasan Nekaldi gogorrena,

ta, guri parkatzeko eskartxar-iraña.

 

Ziñez ikaragarri lepaltzen daun zamea!

Giza-oben gustiak! Oni dan aztuna!

Nok ba, neurtu alko dau, Yainkoaren Semeak

obendio gaxuoi dauskun maitasuna?

 

Une baten ainbeste oben ikaragarri

dakus ta ordaintzeko yasan beat dauna,

ta, gogaltzez bakarrik artzen daun oñazeaz,

lurrera eratsirik iltzer dago Yauna.

 

Begira, auspez dago ta samin uin artean

here biotza daula, otoi auxe diño:

«Ene Aita; aldendu, al bada, edontzi au,

ez baña nire nairik Zure naya baño».

 

Eta oben zigorrak beragantzen ditula,

biotzan sortzen yakon samiñen indarrez

soña estaltzen yako, geldu zadiz kistarra!

lurreraño eltzen dan izerdi odolez!

 

Oron Yauna Bakarrik! Gotzonen poza zurbil!

Aloroduna dar-dar...! Zelan izan leike?

Ziñeskai ondogea! Argiz baña betea!

Oben-aztuntasuna or ikusi geinke!

 

aurrekoa hurrengoa