www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

PARIXETARRA
TA ZERGALARIA

 

Gizon eretxi eta biotz arroa

otoi egitera elexara doa;

Yaunaren aurrean

elexa erdian,

begira zutunik

Yaunari otoitzat zuzentzen itz oneik:

«Ene Yaungoikoa, eskerrik asko

besteak lakoa ez nazalako,

ez naz ba, beste lez bidegabea,

ez lapurra eta eskontzauslea;

astean birritan barau egiten dot,

oron amarrena zintzoro ordaintzen dot

ez naz ba, beste lez obendaria,

dan lez or dagoan zergalaria».

 

Otoi au egiñik

gizon arroa,

elexatik aide

egiten doa,

beretzat diñola

pozez beterik:

«Ni bezin on danik

etxaok besterik».

 

Bazter baten dager biotz apalduna

obenez iraundu dabelako Yauna,

begiak yasoten

eztala asartuten,

bularra yoten dau

gustiz garbaturik otoi egiten dau:

«Obenduna naz ni, Yaunoi, baidakit

baña, biotz miñaz erruki daurkit».

 

Otoi au egiñik

gizon apala

biotza garbayaz

samin dabela,

aide ta oldozten

diño lotsaurik:

«Ludian ni bezin

ezta gaiztorik».

 

Apalan otoya lurrun gozo lez

Yaunak donokian

entzun dau pozez;

poz-pozik apala geratuten dala

arroa itun da

Yaunaren aotik itz oneik entzunda:

«Entzun dot apalan eskari sutsua:

beratzaz bakarrik naz errukitsua;

eskar, errukia

eta donokia,

eztira arroentzat,

iguingarri da ba, arroa Niretzat».

 

aurrekoa hurrengoa