www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

AINTZA YAUNARI

 

Guren Altsua Bakar zara Zu ene Yainkoa,

ludiak Zure anditasuna dau goraltzen,

zeruak dira Zure Aintzaren Bakaulkia ta

oron Bakaldun ta Yauna legez zara agertzen.

 

Gauza gustiak ezerezetik atera eta

«Izan zaiteze» itz-indarragaz dozuz egin,

gaudian oro banandu dira pozez beterik,

Zeu beti-beti aintzalduteko agintzakin.

 

Oztots durunda Zeu aintzaltzeko zabaltzen dala

Zeure Zuzentza bildurgarriro agertzen dau,

ta eguzkian ene biotzak Zeu-maitasuna,

samurtasuna baita loretan ikusten dau.

 

Axe ekaixkorran erdi-erdian zabiltzanean,

tximist zolia daroyazula eskuetan,

baita zakustaz almen neurgea zabaltzen aintzaz

itxaso zabal, mendi, muru eta ibarretan.

 

Zeure Aintzari iragitako yauretxean lez,

izaki orok goraltzen zaula pozez dakust;

Neuk be eurakaz, «Aintza Zuretzat» abestu nai dot,

Bizi gustian Yauna goraldu gura zaitut.

 

aurrekoa hurrengoa