www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

GOKAXOEN EGUNA

 

Soñeko baltzez Ama yantzi da

yualak itun deitzen dagoz:

«Biotzez negar, ene semeok,

otoi barrendik, otoi gogoz».

 

Bere lepoan gurutz aztunaz,

bizitz ontatik igarota,

ikusten dozu anai gaxoa,

izerdi-autsez zikinduta?

Donokiratu baño lenago

garbitzen dago su-garretan,

Nitzaz erruki! didarrez diño

ez aztu nitzaz otoyetan».

 

Eleiz Amagaz otoi, kistarra,

yualak itun deitzen dagoz,

«Gutzaz erruki, anai maitea,

negar biotzez, otoi gogoz».

 

aurrekoa hurrengoa