www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

OYANEKO ITURRIA

 

Odoldiari mosu emonaz

agertuten dan iturritxoak

oyanean;

bere txokotik urten daneko

txori-agurrak pozarren dantzuz

ostopean.

 

Axe bigunak esku legunaz

arpegitxoan iguzten dautso

aizkide lez;

ta ur garden, garbi yayoparriak

bere esker ona dautso agertzen

irribarrez.

 

Zear-mearka bildur-ikaraz

ibilli dabill ezautzeztaben

bidetxoan;

eta zertxobait nekau bailitzan

geldituten da bidean daurkin

txokotxoan.

 

Baña arpegia txoko ertzera

agertu dau ta bean ibai bat

ikusirik,

zer ete dagon yakinguriaz

amildegitik doa ikotika

geldi barik.

 

Zerbait izukor urreratu da

ibaira baña, gaxoa alako

uste barik,

ta, ara ur loyak barruan dauzan

ibai zikiñaz non gelditzen dan

bat egiñik.

 

«Irudi ontan zenbat ta zenbat

euskotar gaste geinkez ikusi

antzeztuta;

Au bai tamala...! Oyanetako

ur garden leuna, loi dan uragaz

alkartuta...!».

 

aurrekoa hurrengoa