www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA NEKATSUA!

 

Gurutza batean zinzilika dager

ankerki yosirik Yainko-Semea.

Nork azaldu leike berari begira

dagoan Amaren atsekabea?

 

Yosu da Semerik maitagarriena

Miren, Ama samur maitatiena

Ama-Seme onei biotza zulatzen

dautsen espatea da zorrotzena.

 

Nork neurtu ete lei Semeak biotzan

daukan maitetasun sugar-indarra?

Nork zenbat maite daun Mirenen biotzak

bere kutuna dan Seme Bakarra?

 

Zabal-sakonean neurrigabea da,

alkarrenganako maitetasuna;

neurrigabea ba ez ete da izango,

bion biotzeko neke-samiña?

 

Semeak burua elorriz yosita

esku eta oñak untze gogorrez,

Amak dakuszala, ez dau eukiko ba,

lertuten biotza samin-indarrez?

 

Yasoizuz begiok, ikusi, aztertu,

gogaldu nekeok geldu-geldurik;

lurbira onetan oñaze gustiak

Aman nekeokaz daben bardiñik!

 

Itxaso ondogabe, gazi-mingotsa da

Amaren biotza neke-oñazez;

bat batez bizia kenduko eutsona,

adoretu ezik goiko-eskarrez.

 

Auxe da Simonek Ama maite orri,

iragarri eutson samin-ayotza,

ta neure obenez egiña dalarik

garbaiz-garbaiz daukat ene biotza.

 

Ama maite ori, Errukitu zaitez!

negarrez datortzun seme onetzaz;

Errukian Ama zeu zarealako

Ama Nekatsuoi; Erruki nitzaz!

 

aurrekoa hurrengoa