www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

DIXIT INSIPIENS....

 

                «Sentzungeak bere biotzan diño:

                Yaungoikorik ez da».

                                            (Psl. XIII-1)

 

Ludi edertasunai so-egin eta nor da

ezer ezpalekus lez gizon ayergea?

Ortzean ikusirik euzki zoragarria

ta ainbeste izar eder, nor geltzen eztana?

 

Oyan baso, mendia tantaik orleiz yantzirik

aran eta moñoak bedar eta loraz,

ikusten dituana; zelan ez oroituko

ainbat gauza gelgarrin Egille Yaunagaz?

 

Ainbat egazti mueta, ainbat arrain, abere,

zomorro eta pizti ugari, ugari,

nor da ezdakuszana, lur itxaso axetan,

ereserki ederra zuzentzen Yaunari?

 

Itxaso zabal-azal antzikur ederran lez

Yaunaren arpegia, nok ikusten eztau?

Ekatxaren barrenan Yainko-beso altsua

tximistaren argiaz edonok ez dazau?

 

Baña zer; geure barru sentzunak ertsita be,

adimen ta biotzan ezdaurkigu Yauna?

nor da ba lotsagabe Yaungoikorik eztala

esaten biotz barru asartuten dana?

 

Oroen lotsagarri izate bat bakarrak

ukatzen dau ero lez Yaunan izatea;

«Yaungoiko bat bai dala» abes-aintzatsu-aurka

auxe bakar-bakarrik: Gizon sentzungea.

 

aurrekoa hurrengoa