www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

YOSU!

 

IXEN bat da

eder samur

ezti gozo

biguna;

saminpean

dagonentzat

atsegin ta

zoruna

 

IXEN bat da,

illunpean

dabillenen

argia,

bera bezin

argi ezta,

ortze-goyan

euzkia.

 

IXEN bat da

obenpean,

dagoanen

itxaro,

aitatuaz

beste barik

lagun dagi

oparo.

 

IXEN bat da

donokia

poz-asetzen

dabena,

ta gaiztoki

lexa barru

dardaratzen

txerrena.

 

IXEN bat da

goi eta be,

orok dauna

gurtutzen,

etsayak be,

nai ta nai ez

beti dauna

agurtzen.

 

IXEN au da

zorionez,

maite-maite

dozuna;

goiko poz ta

beko bildur:

YOSU, IXEN

DEUN-DEUNA.

 

aurrekoa hurrengoa