www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

VANITAS

 

Eriotza baltza azurrutz irudiz

makatz zorrotzaz eskuan,

yayotzezkero beti noz yoko

daukagu geure alboan.

Bakaldun arro naiz otsein izan,

yakinge naiz yakintsua,

gaste naiz zarra erruki barik

beste ludira daroa.

Irribarretxo bildurgarriaz

egunoro diñoskula:

Ludi ontako gure bizitza

eriotz bizia dala

Geriza legez ba, igaroten da,

lurruna lez ezereztu;

tximistearen bizkortasunaz

azken itunera eldu.

 

Galde-galdetu ordu aretan;

Non dago non bakalduna?

nora yoan da bere menpean

danak euki nai zituna?

Yakituriaz zer gertatu da?

non dira non aberatzak?

Non dira euren arrokeria,

edertasun ta yolasak?

 

Ikusten dozu lurrun-ontzia

itxaso zear arinka,

azkar doyala elbuturantza

lorratzik iñon izteka?

Ikusten dozu txori bizkorra

axe-zear igaroten,

bere bidean azterrentxo bat

iñon eztala aurkitzen?

 

Ikusten dozu azkon zorrotza

yo-mugaraño azkarrik,

zuzen bai zuzen doyala ta iñon

eztaula izten lorratzik?

Bizitza bardin igaro da ba,

geriza legez yolasak,

ez ba yarraitu alper-alperrik

andikiaren urratzak.

 

Udazkenean ekaitz axeak

zugatz-orri legorrak lez,

eriotz gogor biotzge danak

biurtu dituz «ezerez».

Gogalduizu ba egi sakon au,

euki gogoan yosia:

Ludi ontako gure bizitza

dala eriotz bizia.

 

aurrekoa hurrengoa