www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

BETHLEEMGO ESTALPEAN

 

«Askatxo baten

lasto gañean,

zakustan aurroi

dar-darka,

abelapalak

euren arnasaz

berotzen zaunoi

nor zara?

 

«Estalpetxo bat

ez da zeurerik?

Ezta seyaska

zar bat be?

«Maite; nor zaran

esakedazu,

ez dazaut ba iñor

ain gabe.

 

«Txirotasunan

seme ete zara?

Ezertxo barik

zagoz ba.

«Apaltasuna

da zeure izena?

esan, yakin nai

nago-ta».

 

Bidezti batek

auxe galdetu

eutson Bethleemgo

txabolan,

ta, Yosu maitek

askan zegola

erantzun eutson

onelan:

 

«Ni naz ludiko

Yabe Bakarra,

Yaungoikoaren

Semea,

Izaki oron

Iratzalle ta

ludi gustiko

Argia.

 

«Askatxo baten

ikusiarren

etzaitez geldu

gizona,

zeugaitik Gizon

egin naz ba, ta

Maitasuna dot

izena».

 

      * * *

 

«Yaun-maitasuna...!

Yaun-maitasuna... !

Nok neurtu zeure

indarra...?

—Esaten gurtu

eban biotzez

Yaungoiko-Seme

Bakarra.

 

aurrekoa hurrengoa