www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

DEUNORO EGUNA

 

Urrez eta argiz Ama yantzi da,

yualak alai deitzen dagoz,

«Poztu biotzez, ene semeok,

poztu barrendik, poztu gogoz».

 

Oroitzen zara zeure anaya

ludiko txiro ta otzanaz,

negar ta gosez, zuzen-egarriz

eta errukitsu izan zanaz?

Ene semeoi, oroitzen zara,

biotz garbidun anayatzaz,

gentzatsu eta ona zalako

yasarpenpean bizi zanaz?

 

Begira orain Yaunan ondoan

donoki-lurrez yabeturik,

zorun-zorunez ase-aseta

negar-malkoak leorturik.

 

Begira orain Goi-Errukiak

Bere seme lez maitetuak

dirala, pozez donoki-goyan

beti-betiko zorunduak.

 

Eleiz Amagaz poztu, kistarroi,

yualak alai deitzen dagoz:

«Poztu biotzez anai-zorunaz,

poztu barrendik, poztu gogoz».

 

aurrekoa hurrengoa