www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

ANDONITXO TA
MITXELETEA

 

Andonitxo mutiko

otzan eta argia,

esanak egiteko

men eta zolia,

bein loratxoak zaintzen

ebillen amari

ura ekarten eutson

eiteko loran.

 

Eskuan urontziaz

begira egoan

ta, loratik urtenda

euron inguruan,

mitxeleta bat dakus

zuri ta ederra,

egazka ebillela

batetik bestera.

 

Mitxeleta polita

zana ben-benetan

Andonik artu nairik

beren eskuetan,

asi zan bere yarrai

beso edatuaz,

ikutzea lorturik

nozipein eskuaz.

 

Baña mitxeleteak

egaz zoli-zoli

ixeka eiten eutson

gure Andoniri,

ta batera-bestera

luzaro ibillita

Andoni gelditu zan

gustiz nekatuta.

 

Mitxeletea baita

atsedendu nayaz,

nekatua zalako

ainbat egazkadaz,

elorri adar baten

pozik eskutau zan;

begiak baña Andonik

bere zain eukazan.

 

Ixill beatz gañean

ondotxora yoan

ta, sart! mitxeletea

eskuratu eban,

baña elorri arantz

zorrotzak zulatu

eutson eskua, baita

odolez estaldu.

 

Alan be, Andonitxo

gurendari zala,

pozez amagandu zan

eskuan ebala;

eskua zabaltzen dau

ta... a bai zan tamala!

ikusi ebanean

auts biurtu zala.

 

Orduan amak esan

eutson Andoniri:

«Ludiko poz-zorunen

irudi dok ori;

Zorun yarrai doyana,

gustia nekatu;

eskuratzen dauneko

bertan ezereztu».

 

aurrekoa hurrengoa