www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGIA

 

Euzkiaren argia disdiratzen dan legez

antzikurran antzera eder illargian

Yaunaren arpegiko argi zoragarriak

dis-dis bizia dagi geu-adimenean.

 

Argi onek damotso zoruna gizonari,

biotza eraldurik zintzo zuzenzale,

adore neurgabea damotso argi onek

gudan ez azpertzeko zuzenaren alde.

 

Girñakaz alkarturik badator guzur baltza

guda gogor egiten eraill arteraño,

etsai amorratuok menperatzen dituz ta

azke ta biziago dager iñoz baño.

 

Ludian ezta sortu egia menpetzea

unetxo baten bere lortu leikeanik,

eguzkiaren izpi, argi bero, zolia,

lotzeko eztagon lez gai dan estuntzarik.

 

Yaun bat bakarra dazau; bere Aita Goikoa,

Beragandik sortu dan izpia dalarik,

azke, argi ta garbi dan lez agertuteko

edonon ta edonoz eztauka bildurrik.

 

Adimenean baña, girña eta guzurraz

odei eztalki baltza aurkitu ezkero,

abia egiten dau etsairik gogorrenok

izpi bero biziaz urrinduta gero.

 

Gogo zintzoarentzat, bere onurak dira.

begi gexodunentzat ezta on argia,

ara or goiko emaitz on eta ederren au

zergaitik dan askontzat gorrotogarria.

 

Biotz andidun izan ta gertu adimena,

zeuregandu dagizun egiaz zoruna,

eta, estuntzapean biziten bazara be,

azke biziko zara. Zeugaz dago Yauna.

 

aurrekoa hurrengoa